XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egun batetan, barraskiloak hegan erakusteko eskatu zion enarari.

Enarak esan zion: Hegan egiteko hegoak izan behar dira eta zuk ez dituzu.

Hobeto izango duzu beste edozein gauza ikasten hastea .

Barraskiloa oso burugogorra zen eta behin eta berriro ekiten zion.

Enararen inbidia zuen eta hartara edo honetara hegan egitea nahi zuen.

Hainbeste aldiz esanez gero, enarak baietz esan zion.

Bere bizkar gainera igotzeko agindu zion barraskiloari eta hegan hasi zen.

Gora, oso gora igo ziren eta barraskiloa gustora zihoan.

Han goitik, zenbat gauza polit ikusten ziren!.

Halako batetan gogo beroz esan zuen barraskiloak: Oso ongi ikusi dut nola egiten duzun hegan.

Badakidala uste dut.

Aproba egingo dut nik neuk bakarrik.

Enararengandik askatu zen eta jakina! nola hegorik ez zuen, zuzenean erori zen.

Zoluaren kontra erajo eta hil egin zen.